Irudi ikusgarriak Ortzadar elkartearen erakusketan
Gau izartsuak, jauzi ikusgarriak, paisaia harrigarriak, egunsenti eta ilunabarrak, erretratuak… Denetarik aurki daiteke Ortzadar argazkilari elkartearen erakusketa sozialean. Eguberrien inguruan urtero egiten dute taldeko argazkilarien lanak jendaurrean erakusteko saioa. Urtarrilaren 4ra bitartean egongo da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara, Barrena kultur etxean.
Aurten ere, bederatzi egilek parte hartu dute, bakoitzak hiruna argazkirekin: Aitzol Arruabarrena, Amaia Oar-Arteta, Angel Fernandez Sakatxa, Carlos Iraeta, Francisco Albarran, Iñaki Hidalgo, Jose Ignacio Rodriguez, Joxemi Romero eta Miguel Cavero.














