
Egun batez artzain. Hori da Euskadi Basque Country kanpainaren barruan Eusko Jaurlaritzak bultzatutako turismo arloko azken eskaintza. Urrutiko kontua eman lezake, baina Euskal Herrian bertan egiten da. Artaldeak bertatik bertara ikusi, baserriak ezagutu, Idiazabal Gazta egiteko prozesua nolakoa den jakin, artzainekin hitz egiteko, eta nola ez, gazta probatzeko aukera ematen du esperientzietan oinarritutako turismo mota honek.
Goierrin, besteak beste, Legazpiko Erreixal baserrian egin daitezke antzeko bisita gidatuak. Eskaintza osatu nahi duenak, Idiazabal Gaztaren interpretazio zentroan, Igartubeiti baserri museoan edota Aikur museoan jarrai dezake bisita. Eta nola ez, mendia eta abentura gustuko dutenek, hor dute
Idiazabal Gaztaren Ibilbidea ere.