Fenomeno soziologiko bihurtu izanaren zantzu guztiak dauzka ETB1eko ‘Goazen’ euskarazko telesailak. Haurren eta gaztetxoen artean sekulako arrakasta lortu du. Horren erakusle, gaur arratsaldean Lazkaon ikus daitekeen irudia: Areria antzokiaren aurrean ezohiko jende ilara. Santa Madalenako biribilguneraino ailegatu da.

Jendea Areria aurrean, gaur 17:30ean, ‘Goazen’-ekoen ikuskizuneko sarrerak erosteko zain,/Aimar Maiz
‘Goazen’-eko aktoreek otsailaren 10ean bi ikuskizun egingo dituzte, Lazkaon, Arerian antzokian. 18:00etan bat, eta 20:00etan bigarrena. Jendea samaldan joan da sarrerak erostera. 17:30ean zabaldu dituzte Areriako leihatilak, 20:00ak arte —lehenago agortzen ez badira—. Pertsona bakoitzak lau sarrera eros ditzake, gehienez. 10 euro balio du bakoitzak.
Areriak 356 pertsonako aforoa du. Bi aldiz beteko dela dirudi, otsailaren 10ean.