Julen Goia, errugbiaz solasean
Kirol munduan euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, Euskal Kirolari egitasmoa sortu du Eusko Jaurlaritzak. Batez ere gazteen artean zabaldu nahi dute proiektua, eta Youtuben nahiz sare sozialetan ari dira bideoak eta edukiak zabaltzen. Horrerarako, “lehen mailako kirolariak” izango dituzte bidelagun, eta haiekin, kirol bakoitza zertan datzan azaltzeaz gain, euskarazko terminologia ere landuko dute.
Proiektuan parte hartu duten kirolarietako bat da Julen Goia errugbi jokalari idiazabaldarra. Bideo honetan, Egoitz Txurrukaren galderei erantzun die Ampo Ordiziako jokalariak. Egitasmoko bideo guztiak, Euskal Kirolari youtubeko kanalean daude ikusgai.