Kamioi erraldoia bart pasa da Goierritik
Ikaztegietatik abiatu eta Goierri osoa zeharkatu du bart 100 metro luze eta 500 kiloko zama duen garraio bereziak. Pasaiako portutik abiatu zen asteartean, eta hiru etapa behar izan ditu Gipuzkoa osoa zeharkatzeko. Atzo gauean ekin zion Goierriko etapari; Legorretatik barrena sartu eta N-1etik Itsasondo, Ordizia, Beasain, Olaberria eta Idiazabal pasa zituen, Etzegaratera iritsi arte (bertan pasako du eguna). Garraiatzen ari diren haize turbinak Zangotza du jomuga, eta datozen egunetan iristea espero dute bertara.
Bideoan, garraio bereziaren bigarren etapa. Hernani eta Ikaztegieta artean:














