Kataluniarekiko elkartasunean grabatutako bideoak 100.000 bisitatik gora izan ditu
Katalunian egitekoak diren galdeketa dela eta, elkartasuna adierazteko bideoa grabatu zuten joan den ostegunean Urretxu-Zumarragan. Dozenaka lagunek parte hartu zuten ekitaldian; L’Estaca kantu ezagunaren bertsio bat jo zuten, atzean Kataluniako banderaren koloreak daramatzan mosaikoa osatuz. Bideoa asko zabaldu da, eta astebeteren buruan, 100.000 bisitatik gora jaso ditu.













