Kazkabarra Seguran
Aldaketa handiko egunak izaten ari dira eguraldiari dagokionean. Goizean hotz, arratsaldean bero, batean eguzkia, bestean laino beltzak… eta baita zaparrada trumoitsuak ere. Atzo arratsaldean, esaterako, sekulakoa bota zuen Goierrin. Gehienetan euri ekaitza izan zen, baina zenbait herritan, harria ere bota zuen. Seguran, umeen futbol entrenamendu bat eten zuen kazkabarrak, bideo honetan ikus daitekeenez.













