Kimutx ipuinen multimedia biltegia sarean
Euskal kulturan oinarritutako ipuin sorta argitaratzeaz gain, multimedia edukiekin osatu dute eskaintza sarean
Umeak literatur mundura gerturatzeko ez ezik, hezkuntzarako erreminta ere badira ipuinak. Hori egin nahi izan du Kimutx proiektuak; euskal kulturan eta ondarean oinarritutako ipuin bilduma sortu eta liburu batean argitaratu dute. Kimutx liburu soil bat baino gehiago, proiektu oso bat da, ordea. Izan ere, ipuin horiek egungo baliabideetara egokituz, multimedia biltegia osatu dute webgunean. Izan ere, ipuinak laguntzeko bideoak, kantak edota umeek margotzeko marrazkiak bildu dituzte bertan.













