
Lazkao Ataungo laugarren auzoa omen da. Hala dio Wikipediak, bere ingelesezko bertsioan.
Ataun Txikia ere deitzen diote, beti ere, testuaren arabera.
Lazkaoko Kontzeju Oso Zintzo eta Oso Leiala lema ere jarri diote herriari, armarriarekin batera.
Baieztapen horrek ez du inongo oinarri historikorik, ordea. Jakiteko dagoena da akats edo gaizkiulerturen bat ote den, edo norbaitek egindako txantxa.
Wikipediako sarreran dagoen informazioa zuzena da, orokorrean, baina eskuineko zutabean dago akatsa, herriaren argazkiaren eta armarriaren azpiko testuan.
Aipatutako artikulua,
Wikipediaren atal honetan aurki daiteke.