Lazkao Txiki Musika Eskolako 'Erraiak' dokumentalaren aurrerapena
Lazkao Txiki Musika Eskola ekitaldi ugari antolatzen ari da, martxoan egingo duten kultur asterako. Horietako bat, Erraiak dokumentalaren aurkezpena izango da. Musika eskolako irakaslea den Beñat Barandiaranek zuzendu du, eta eskolaren lehenaz, orainaz eta geroaz hitz egiten du. Martxoaren 28an estreinatuko dute, Areria aretoan.













