Lazkao Txiki Musika Eskolaren 20. urteurreneko kanta
Lazkao Txiki Musika Eskolak 20. urteurrena ospatuko du aurten, eta ekintza ugari antolatu dituzte ospatzeko. Horietako bat, Kimuak loratzen kantaren grabaketa izan da. Musika eskolako irakasle eta ikasleek parte hartu dute grabazioan, eta bideoklipa ere egin dute dagoeneko.
Musika eskolaren 20. urtemugako ekitaldi nagusia ekainaren 9an egingo dute, Arerian. Horren aurretik ordea, Musikaren Astea egingo dute maiatzaren 22tik 26ra.













