Lazkaoko mozorro eguna iruditan
Lazkaon asteburu betea izan dute, San Prudentzio jaien atariko ekitaldiekin. Asteburuko hitzordu nagusiena, larunbateko mozorro eguna izan zuten. Urtero bezala, irudimena gainezka, kolorez, dantzaz, kantuz eta festa giroz bete zituzten lazkaotarrek herriko kaleak.













