Legorretako herriari buruzko erreportajea, EH Zuzenean saioan
ETBko Euskal Herria Zuzenean saioak Legorretari buruzko erreportajea egin du. Gure bazterrak atalean, Euskal Herriko herriak ezagutarazten saiatzen dira, eta Xabin Fernandez kazetariak, bere jaioterria erakutsi du. Herriko hainbat nekazari eta ekoizlerekin izan da, eta urte garai honetarako moduko bazkaria prestatu du, bertako babarrunak, odolkia, gazta eta intxaurrak erabilita.













