Leharrei, astoak leher egin zuenekoa
Asteburuan jokatu dute Goierri Trail Kopako aurreneko lasterketa Garinen, baina gainontzeko probak ere, motorrak berotzen ari dira jada. Hori da Gabiriako Leharrei mendi lasterketaren kasua. Apirilaren 1ean egingo dute aurten, eta gaur bertan zabalduko dute izena emateko epea; Kirolprobak webgunean sartuta apuntatu daiteke. Promozio bideoa ere zabaldu dute dagoeneko, Leharrei izenaren atzean dagoen legenda oinarri hartuta.













