Leharrei mendi lasterketako irudi ikusgarriak
Gabirian larunbatean jokatutako Leharrei mendi lasterketak irudi ikusgarriak utzi ditu, Gotzon Aranburuk eta Gattiken etxeak elkarlanean egindako bideo honetan ikus daitekeenez. Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, lokatzak, behelainoak eta drone-arekin jasotako irudiek ederki laburbiltzen dute ibilbidearen gogortasuna eta edertasuna.













