
Beasaingo Loinatz futbol zelaiak badu kartela. Hamar urte baino gehiago dira zelai berria estreinatu zutenetik, baina ez zuen kanpoaldetik ondo ikusteko moduko kartelik. Gaur goizean aritu dira udal langileak, kartela zelaiaren kanpoaldeko hesian kokatzen. Beasaingo Udala herriko kirol instalakuntza guztien irudia berritzen ari da, udalaren logoa jartzearekin batera.
Loinatz futbol zelaia Beasaingo futbol taldearen jokaleku izan da 1956az geroztik. 2005ean, berrikuntza lan handiak egin zituzten bertan, XXI. mendeko beharretara egokitu eta Beasaingo kirol eskaintza hobetzeko asmoz.