Maddi Noguera, Gazteako maketa lehiaketan
Maddi Noguera kantari ataundarra Gaztea maketa lehiaketako bozketa faserako hautatu dituzten 24 artisten artean dago. Kaioletan abestia aurkeztu du, bakarlari moduan, folk eta indie estiloen artean mugituz.
Haren abestia entzun eta bozkatu daiteke lehiaketaren webgunean.
- Maddi Noguera: «Musikatik bizi ahalko banu izugarria izango litzateke»













