Maria Jesus Telleria omendu dute 'Asko maite zaitut' saioan
Segura Irratiko mikrofonoak eta 42 urteko ibilbidea utzi eta gero, esker on mezu ugari jaso ditu Maria Jesus Telleria segurarrak. Atzo, ordea, senide, lagun eta jarraitzaileen omenaldi hunkigarria jaso zuen. ETB1eko Asko maite zaitut saioak antolatuta, ezusteko ekitaldia prestatu zioten Beasaingo Igartza jauregian.














