Mugikortasunean ere aurrez daiteke energia
Goierri Berpizten kanpainaren barruan, Goierriko udalek eta Goieki Garapen Agentziak bat egin dute Europa mailan ospatzen den Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin. Leku batetik bestera mugitzeko garaian, bide iraunkorragoak sustatu eta kontzientzia zabaldu nahi dute horrela. Bide motzak oinez edo bizikletan, eta luzeagoetan autoaren ordez autobusa edo trena erabiliz, energia aurrezten dugula gogorarazi dute.