Mutiloa motor hotsek esnatu dute
Motor eta auto berezietan etorri diren 50 lagun inguruk pasako dute eguna bertan, hainbat ekintza eginez
Mutiloako frontoi ondoan, motor-zaleak.
Pingüinos izeneko elkarteko Espainia mailako dozenaka motor-zale Mutiloan bildu dira gaur. Urtarrilean elkarte honetakoak ospatzekoak ziren topaketa bertan behera gelditu zenez, Mutiloan bizi den Jose Luis Amatriain segurarrak topaketa hau Mutiloan egitea pentsatu zuen, bide batez herria ezagutzera emateko. “Motocerdada” izena jarri diote Mutiloako txerri-gorriei erreferentzia eginez.
Goizean zehar motorretan bueltatxo bat egin dute Ormaiztegi, Gabiria eta inguruak ezagutzeko 10:00etan abiatuta, eta Mutiloako frontoian ari dira bazkaltzen une honetan 50 lagun inguru. Frontoi ondoan dituzte utzita motor eta auto berezi guztiak, altxorrak balira bezala begiratuz. 16:30ean motorrekin joko edo proba ezbnerdinak egingo dituzte bertan eta 18:30ean Starblues talde ordiziarrak kontzertua eskainiko du. 22:00etana afaldu eta 22:00etan Cabbage City Rockers taldeak kontzertua emango du.
Amatriain “gustura” agertu da gerturatu den jendearekin eta “arratsaldean jende gutxiago ibiliko bada ere, ondo pasatzeko gogoz” agertu da.