Nahia Martinez beasaindarra, MusicAula School Festival 2017 jaialdiko finalaurrekoan
Nahia Martinez Oiarbide musikari eta kantari beasaindarra MusicAula School Festival 2017 jaialdiko final aurrekoetara iritsi da. Martinezek 17 urte ditu eta Beasain Institutuan ikasten du. Zazpi urterekin hasi zen piano eta kantu ikasketak egiten Beasaingo Musika Eskolan. ETBko Izarrak Kalean saioan ere parte hartu zuen, eta bigarren gelditu zen.
Lehiaketaren finala uztailaren 1ean jokatuko da, Madrilgo Caracol aretoan. Bertara iristeko, jarraitzaileen botoak behar ditu. Finalera iristeko “ilusio handiarekin” dagoela dio Martinezek, eta orain arte bezala, herritarren eta lagunen babesa eskatu du. Lehiaketaren webgunean eman daiteke bere aldeko botoa.