"Parekidetasunaren bidean, independentzia"
Nazioarteko Emakumeen Egunaren harira, Goierriko Independentistak sareak hainbat bideo zabaldu ditu Parekidetasunaren bidean, independentzia lemapean. Bertan, feminismoak eta parekidetasunak balizko euskal estatu independiente batean izan beharko luketen tokiaz gogoeta egiten dute. Hainbat goierritarrek parte hartu dute solasaldietan, tartean Leire Kortajarena eta Eztizen Agirresarobe mugimendu feministako kideek.













