'Perretxiku-selfie' lehiaketa abiarazi du Beti Gazte elkarteak
GIZARTEA // Beti Gazte Animakzio elkartea hasi da aurtengo Asteburu Mikologikoa prestatzen; urrian egiten dute. Asteburuak hartuko dituen ekintzen kartel osoa zehaztu gabe daukaten arren, gogorarazi nahi dute oraingoan ere Perretxiku-selfi lehiaketa iz...
Beti Gazte Animakzio elkartea hasi da aurtengo Asteburu Mikologikoa prestatzen; urrian egiten dute. Asteburuak hartuko dituen ekintzen kartel osoa zehaztu gabe daukaten arren, gogorarazi nahi dute oraingoan ere Perretxiku-selfi lehiaketa izango dela. Argazkiak eta izen-abizenak betigaztelegazpi@gmail.com helbidera bidaltzea eskatu dute. Lehiaketako saria Oilarra tabernan bi lagunentzako hamaiketakoa izango da.













