
ETBko Pintxo&Pote telebista saiokoak Ordizian izan ziren, euskal jaietan, eta atzo emititu zuten orduan grabatutako saioa. Andoni Agirregomezkorta eta Asier Hormaza aurkezleak, Ordiziako azoka eta hainbat jatetxe eta taberna ezagutzen izan ziren, bertako jaki eta edariak probatuz. Besteak beste, D’Elikatuz zentroa, Oiangu, Altamira eta Martinez jatetxeak eta Aldasoro taberna bisitatu zituzten, baita Aramako ostatua ere. Bidean, hainbat pertsonaia ezagunekin ere egiten dute topo, hala nola Iker Irribarria, Sara Cozar, Amaia Ervina eta Aitor Furundarena.
Atzo saioa ikusi ez zuenak,
EiTBren webgunean aurki dezake bideo osoa.