'Pintxo&Pote' telebista saiokoak Beasainen
ETB1eko Pintxo&Pote telebista saiokoak Beasainen izan dira egunotan, laster emitituko duten saioa grabatzen. Osteguneko pintxo-potean, ostiraleko Ardo Artean azokan eta larunbateko Odolki Lehiaketan izan dira, irudiak hartzen. Hainbat taberna eta sukaldari ere bisitatu dituzte. Saioaren emisio data zehaztu gabe badago ere, “azaroaren bukaeran” eskainiko dutela aurreratu dute saioaren arduradunek.
Beasaingoa ez da Pintxo&Pote saiokoek Goierrin grabatu duten aurreneko saioa. Izan ere, pasa den irailean, Ordizian grabatu zuten saioa Pintxo&Pote saiokoek:














