Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoen ikuskizun berria, Legazpin
Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoak disko bikoitz batekin datoz oraingoan; batetik, euskararen aldeko martxa erraldoiari omenaldia egin diote Tipi-Tapa Korrika! lanean; eta bestetik, Imanol Urbieta kantugilea hartu dute gogoan, Haizearen harira diskoarekin. Ikuskizun berriaren aurre-estreinaldia egiteko, Legazpiko kultur etxea aukeratu dute beste behin, eta herriko ikastetxeetako umeen aurrean egin dute saioa. Goierriko Hitza ere lekuko izan da.













