Rigloseko mailoetan eskalatzen
Euskal mendizaleen, eta batez ere eskalatzaileen artean oso ezaguna da Aragoiko Riglos herria, bere mailo ikusgarriei esker. Andoni Ormazabal urretxuarra eta beste bi lagun bertan izan dira, Popeye bidea bezala ezagutzen dena igotzen. Gattiken etxekoak ere lagun izan dituzte azken bidaia horretan, eta irudi ikusgarriak lortu dituzte.













