'Roof climbing'-a Beasainen
https://youtu.be/-QaWDsNdKm4
Gizakiak betidanik izan du altuerarekiko miresmena, baina azken urteetan, Youtuberi eta sare sozialei esker, asko zabaldu dira ‘roof climbing’ edota ‘roofing’ bezalako kontzeptuak. Gazte askok, beraien bizitza arriskuan jarriz, altuera handiko eraikin, garabi edo antzekoetara igo eta argazkiak edo bideoak zabaltzen dituzte. Moda hori Goierrira ere iritsi da, eusclimb_bea erabiltzaileak zabaldu duen bideo honetan ikus daitekeenez. Beasaingo institutuan egiten ari diren obretan dagoen garabi handi batera igotzen da gazte bat, eta une batean, garabitik zintzilik ere jartzen da, esku bakarrarekin.













