Sagardotegian ere ikasten da euskara
Euskara ez da bakarrik ikasgelan lantzen. Lagun artean eta giro onean, errazagoa da hizkuntza bat ikastea, eta baita praktikan jartzea ere. Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleek, urtero sagardotegira irteera bat egiteko ohitura dute, eta aurten ere, Ataungo Urbitarte sagardotegian izan dira. Ordiziako Mintzalagunak eta Hitzaro euskara elkartekoak izan zituzten lagun, eta baita giro ederra jarri zuten musikariak ere.
Argazki eta bideo gehiago Goiztiri AEK euskaltegiaren blogean daude ikusgai.













