Sagarrondoak inausten Gabirian
Sagarra biltzeko garaia pasata, inausketak egiteko garaia da. Gabiriako Errezil Sagarra taldeak antolatuta, Ramon Aseginolaza adituak, sagarrondoak nola inausi behar diren azaldu zuen hainbat herritarren aurrean. Orain, saio hartan esandakoak bildu dituzte, bideo batean.
Sagar barietateen inguruko azalpenekin, bideo gehiago ere badituzte Gabiriako Errezil Sagarraren youtubeko kanalean.













