
Sakeleko telefonoek ez daramatzate hainbeste urte gurekin, baina dagoeneko ezinbesteko tresna bilakatu dira gure egunerokoan. Egun, deiak egiteko ez ezik, Internetera konektatzeko, sare sozialetan aritzeko, argazkiak atera eta elkarbanatzeko edota bideojokoetan aritzeko ere balio dute. Baina gogoratzen al zarete hasierako sakeleko telefono haietaz? Deiak egiteko balio zuten, eta egungoen aldean, handiagoak eta baldarragoak ziren. Hori bai, modelo haietako askok, egungoek baino iraupen eta erresistentzia handiagoa izaten zuten.
Irudian ageri dena, Goierrin komertzializatutako aurreneko sakeleko telefonoetako bat da. Goierritarra aldizkarian 1998an argitaratu zuen iragarkia telefono konpainia ezagun batek Beasainen denda bat zabaltzen zuela iragartzeko.