San Ferminetako gaurko entzierroa eta asteburuko irudi bitxiak Mediavillak fotografiatuta
Carlos Mediavilla urretxuarra zuku edarra ateratzen ari da aurten Iruñean San Ferminak direla eta egiten ari den egonaldiari. Gaur ere, argazki kamara gainean zuela, goizean goiz hasi da lanean entzierroko irudiak hartzen, gero Goierriko Hitzari bidaltzeko. Asteburuak utzitako beste irudi bitxi batzuekin batera argazki galeria paregabea osatu eta hemen dago ikusgai.













