Segurako aste santua, urteko irudirik onenen artean
BuzzFeed Interneteko atariak Espainiako Estatuko 2016ko 33 argazki harrigarrien bilduma egin du, urteko errepasoa egiteko. Horien artean, Gari Garaialde argazkilari hondarribiarrak Segurako Aste Santuan jasotako irudi bat aukeratu du. Agence France Press-entzat (AFP) eginiko argazkia da, Getty Images stock agentziaren bidez ere zabaldu dena.
BuzzFeed, eduki biraletan oinarritzen den komunikabidea da eta munduan zehar oso hedatua dago. BuzzFeed España-ko editorea Alfredo Murillo madrildarra da eta hainbat sare sozialen jarraipenean oinarritzen du bere lana.














