'Stralurtar Stories' antzezlana, bideoan
Beasaingo Institutuko antzerki taldeak Stralurtar Stories antzezlana aurkeztu du berriki. Adiskidetasuna, maitasuna edota guraso eta seme-alaben arteko harremanak lantzen dituzten zazpi istorioz osatutako obra da. Rosa Rojok zuzentzen du, eta institutuko ikasle talde batek antzezten du taula gainean.
Stralutar Stories lana bideoan jaso eta sarera igo dute orain. Antzezlan honen eta lehendik egindako beste batzuen bideoak aurki daitezke Beasain Antzerki Taldearen Youtube kanalean.













