
Duela hilabete batzuk izan genuen Ataun eta Lazkao artean sortutako Unidad Alavesa musika taldearen berri. Taldea berria bada ere, musika arloan urte askotako esperientzia duten musikariek osatu dute. Beasaingo Jazpana Fest jaialdian egin zuten taldearen estreinaldi ofiziala. Kanta berriak prestatzen eta grabatzen aritu dira geroztik. Gaur zabaldu dute
Su eman, beraien aurreneko abestia.
Haritz Artola (Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras…), Gurutz Bikuña (Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, Belarra…) eta Eneko Dorronsoro (Los Zopilotes Txirriaos…) hirukoak osatu zuten taldea hasieran, baina Iker Arza lazkaotarra ere batu zaie gero. Laukote formazioan, folk-rocka eta country musika uztartzen dituzte beraien kantuetan.
Su eman by UNIDAD ALAVESA