Su Ta Gar taldea Legazpiko gaztetxean
Elbereth talde legazpiarrak eta Su Ta Gar eibartarrek kontzertua egin dute asteburuan, Legazpiko gaztetxean. Legazpiarrei gonbidatu izana eta horrelako gaztetxea izatea eskertuz hasi zuten emanaldia. Gaztetxea ere bete egin zen okasiorako. Kontzertuan zehar, Bizirik gaude azken diskako kantak jotzeaz gain, Su Ta Gar taldearen ia 25 urteko ibilbidearen errepasoa ere egin zuten.
- Albiste honekin lotuta: Su Ta Garrekin herrian bertan jotzea, mundiala













