Sua itzaltzeko saioak iruditan
Ordiziako SuEskolak urteak daramatza suteak itzaltzeko trebakuntza ikastaroak eskaintzen. Bere instalakuntzetan, puntako teknologia erabiliz, suaren portaera eta berau itzaltzeko tekniken inguruko informazioa ematen dute. Talde eta maila ezberdinenei zuzendutako saioak antolatzen dituzte urte osoan zehar. Suteak itzaltzeko oinarrizko ikastaroan oinarrituta egin dute honako bideo hau.
SuEskolak eskaintzen dituen ikastaroen inguruko informazio gehiago webgunean aurki daiteke.













