Suhiltzaileek zuhaitzera igota zegoen katua erreskatatu dute Lazkaon
Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaileek erreskate berezia egin zuten atzo Lazkaon. Zuhaitz batera igota zegoen katua, jaitsi ezinik nonbait, eta suhiltzaileek joan behar izan zuten laguntzera. Kamioaren eskailera luzagarrian igo eta besoan hartuta jaitsi zuten animalia. Hiribarrengo bidegorri alboan izan zen, garai batean Mundu-Bi mekanika tailerra zegoen orubean.
















