Twin Melody, youtuben milioi bat bisitatik gora lortu dituen bikote ordiziarra
http://youtu.be/lxlVcZDEQh0 Musika entzuteko eta kontsumitzeko moduak erabat aldatu dira azken urteetan; baita musikaren bidez ezagun egiteko moduak ere. Twin Melody bikote ordiziarrak ez du diskorik eta ez du gira erraldoirik egin, baina dagoeneko milioi bat bisitatik gora lortu dituzte Youtubeko beraien kanalean. Aitana eta Paula Etxeberria ahizpa bikiek osatzen dute bikotea, eta pop kanta ezagunen bertsioak eginez eta bideoak youtuben zabalduz, mundu osoko jarraitzaileak izatera iritsi dira.
- Bideo gehiago, Twin Melody bikotearen youtubeko kanalean.













