Txindoki elurtuta
Aurtengo lehen elurteak Goierriko gainak zuritu ditu. Aralar eta Aizkorri, esaterako, manta zuri batek estalita ikusi ahal izan ditugu asteburuan. Gotzon Aranburuk ere halaxe ikusi zuen, Zumarraga aldetik ateratako argazki honetan.
Datozen egunetarako ere, giro nahasia eta elurra iragarri dituzte. Gaur goizean, Usurbeko punta ere zurituta esnatu da.














