Txindoki eta Aizkorri, Gailurra Xtreme saioan
ETBko Gailurra Xtreme telebista saioak ostegunean ekingo dio denboraldi berriari. Aurreneko saiorako, Goierri aldera etorriko dira, berriz ere, eta Goierriko 2 Handiak mendi lasterketaren ibilbidea egingo dute. Txindoki eta Aizkorri mendien artean ibiliko dira, 88 kilometroko ibilbidea osatuz.
Ibon Gaztañazpi aurkezlearekin batera, hainbat kirolari eta pertsonaia ezagun arituko dira: Elena Calvillo korrikalaria, Xabier Zarranz, Enara Sagugazte, Sarah Ugarte korrikalariak, Joseba Usabiaga aktorea, eta Aitor Lopez Rekarte futbolari ohia. Saioa ostegun gauean eskainiko dute, 22:25etik aurrera, ETBren aurreneko katean.