Udaberriko zizak, kiloa 200 euroan
Ez dira angulak, baina luxuzko produktua dela esan liteke. Negu betean agertu ziren aurreneko udaberriko zizak; urtarrilaren 20ko azokan ekarri zituen lehenak Patxi Aierbek. Gaur ere, mostrarako lain, 100 gramo zituzten Lasaren postuan. Eta prezioa ere, ez da nolanahikoa, kiloko 200 euro. Baten batek kapritxoan jateko modukoak. Mikologiak zale asko ditu Goierri aldean, eta gaur ere jende ugari gerturatu da Lasaren postura, ikusmiran.













