Urteberriko Saria iragartzeko spota
Gure Esku Dago egitasmoak Urteberriko Saria jarri du martxan, Euskal Herri osoan salgai dagoen zozketa. GEDren aurrera begirako proiektua finantzatzea eta “nazio izaera duen errifa-loteria indartsu bat” sortzea da helburua, “erabakiaren aroa” sostengatzearekin batera. Zozketa hori iragartzeko, spota zabaldu dute orain.
Erabakitzeko eskubidearen inguruan sortutako ilusioa ikusita, “borondate horri bide emateak duen lana eta kostuaz kontziente” izan behar dela dio GEDk. Hala, erabakitzeko aukera horri bide emateko “herritarron ekarpena erabakigarria” izango dela uste dute. Zentzu horretan, Urbeterriko Saria “garrantzia handiko ekimena” izango dla uste dute.













