Uztaberria, Errigoraren kanpaina berria
Nafarroako produktuak eta euskara bultzatzea helburu duen Errigora egitasmoak, kanpaina berria jarri du martxan. Hemen da uztaberria lemapean, oliba-olio birjina eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango da. Martxoaren 14ra arte egin ahal izango dira eskaerak, ohiko puntuetan.













