María José Piñero (eskuinean), VOX alderdiko diputatua izango da Andaluziako gorteetan.
VOX alderdi ultraeskuindarrak Andaluziako politika aztoratu du, hauteskundeetan 12 diputatu lortuta. Ordezkari horietako bat, María Jose Piñero, beasaindarra da jaiotzez, nahiz eta aspalditik Sevillan bizi den. Medikuntza eta zirujau ikasketak Sevillako Unibertsitatean egin zituen, eta kontsulta pribatua du. Ezkonduta dago eta 7 seme-alabaren ama da.
Piñero VOX alderdiaren Sevillako presidentea da, eta Andaluziako gorteetarako hautagai (bigarrena zen Sevillako zerrendan). Laster hartuko du kargua, beste hamaika alderdikiderekin batera. Sare sozialetan abortoaren aurkako eta legioaren aldeko mezuak zabaldu izan ditu.