Zaldibiako bizilagunek kable lapur bat erreskatatu behar izan dute, erregistro-zulotik
Gaur goizaldeko laurak aldera, Zaldibiako herritar batzuek kaleko argiteria-zulo batean katigatuta geratu den ustezko lapur bati lagundu diote. Artxanberri kalean, lurreko erregistro-zulo batean kablea lapurtzen ari zen, antza denez. Gorputz erdia arketan behera sartuta zeukan, 40×40 zentimetroko estalkia kenduta. Irten ezinik geratu da 41 urteko gizonezkoa. Berak egindako laguntza-eske deiadarrekin bizilagunak ohartarazi, eta haiek lagundu behar izan diote irteten.
Ertzaintzari ere deitu diote. Erregistro-zuloan argiteriaren kableak moztuta zeudela ikusi dute, eta atxilotu egin dute ez atzera, ez aurrera geratuta zegoen gizona.














