Zegama-Aizkorri, 'Gailurra-Xtreme' saioan
Asteburuan begirada guztiak Zegaman jarrita egon dira, maratoia dela eta. Munduko mendi lasterkari onenak izan dira bertan; eta horiekin batera, baita ETBko Gailurra Xtreme saiokoak ere. Ibon Gaztañazpi aurkezleak hainbat mendi lasterketatan parte hartu du aurtengo denboraldian, baina Zegamakoa izango du aurreneko mendi maratoia. Saioko iturrien arabera, “lasterketaren gordintasuna gertutik bizitzea” tokatu zaio aurkezleari, eta bere buruari jarritako erronka “uste baino gogorragoa” izan da. Saioa gaur ikusi ahal izango da, 22:30ean, ETB1n.