Zegama-Aizkorri maratoiko ibilbidea, Gailurra Xtreme saioan
Gailurra eta Gailurra Neguan telebista saioen ondoren, ETBk Gailurra Xtreme saioa estreinatuko du ostegunean. Mendi lasterketak, abentura eta arrisku kirolak landuko ditu saio berriak, eta aurreneko programarako, Zegama-Aizkorri mendi maratoia aukeratu dute. Irati Anda eta Ibon Gaztañazpi aurkezleek, proba ezagunaren ibilbidea osatuko dute. Hainbat gonbidatu izango dituzte bidelagun, tartean, Zigor Iturrieta sukaldari eta korrikalaria. Urtarrilaren 30ean grabatu zuten saioa, eta ostegun gauean emitituko dute, ETBren lehendabiziko katean.