Zeresana eman dute Beasaingo lorategiek

Beasaingo Senpere plazako lorategiak goitik begiratuta duen itsura (Whatsapp bidez zabaldutako argazkia).
Beasaingo Udalak Senpere plazako lorategiak berritu eta egokitu ditu egunotan. Lorategiei corten motako altzairuz egindako estalkia jarri diete, altuera handiagoa emanez.
Lorategien materialak baino gehiago, ordea, loreak kokatzeko moduak harritu ditu hainbat herritar. Atzo, bolo-bolo zabaldu ziren lorategiari airetik ateratako argazkiak, loreek osatzen duten forma bereziagatik.
Gaur goizean, lorezainak lanean ari ziren lorategi berrietan, loreen kokapena aldatzen.













