Zuhaitzaren Soinua txalaparta, Singapurreko telebistan
Singapurreko StarHub kable bidezko telebista katerako hizkuntza gutxituei buruzko dokumental bat grabatzen ari den lan taldea Zumarragak Agiña auzoan egon zen ostiralean. Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariek eraman zituzten bertara, txalaparta
Singapurreko StarHub kable bidezko telebista katerako hizkuntza gutxituei buruzko dokumental bat grabatzen ari den lan taldea Zumarragak Agiña auzoan egon zen ostiralean. Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariek eraman zituzten bertara, txalaparta ezagutzera.
Hamahiru saio grabatu behar dituzte. Lehenengoa Kanariar Uharteetan grabatu zuten, Gomerako txistuari buruz. Bertako Boudika ekoizpen etxeari laguntza eskatu zioten horretarako. Ekoizpen etxe honen arduraduna, Izaskun Montilla, bilbotarra dela jaki zutenean, Euskal Herriari buruzko saioa prestatzeko aholku eskatu zioten.
Montillari Euskal Herriari buruzko saio batean txalaparta ezinbestekoa iruditu zitzaion, baina ez zuen txalaparta talderik ezagutzen. Hori dela eta, Kanariar Uharteetan bizi den Rogelio Botanz legazpiarrarekin harremanetan jarri zen. Honek, Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariengana bideratu zuen. Euskal Herriari eta euskarari buruzko saioa datorren urtean emango dute Singapurreko StarHub katean.